miércoles, 25 de noviembre de 2009

lunes, 26 de octubre de 2009

miércoles, 30 de septiembre de 2009

Kurtsoko helburu eta nahiak

Lan zaila aurtengo kurtsorako helburu eta espektatibak lerro gutxi batzuetan adieraztea.
Aurreko urteetan bezala, arkitekto gisa osatzen jarraitzea dut helburu, prozesu honetan ezinbesteko kontsideratzen dudalarik “Proiektuak” irakasgaia. Bertan, beste irakasgai guztietan ikasitakoa praktikan jartzeko aukera dugu, ezerezetik abiatuz eta gure kabuz, proiektuaren azken xehetasunera iritsiz. Ibilbide honetan, irakasleen esku-hartze jarrai bat egoki ikusten dut, hasieratik bukaera-arte, orientazioa beharrezkoa baitugu. Esku-hartze edo zuzenketa hauek, publikoak nahiz bakarkakoak izan daitezke, bata ikaskideentzat aberasgarriagoa delako eta bestea aldiz, praktikoagoa.

Blogaren erabileraren aldekoa nahiz, tresna baliagarria iruditzen baitzait ikaskideen arteko proiektu eta ideia ezberdinen arteko elkartrukerako, ikuspuntu ezberdinen ezagutza beti baita aberasgarri.

Ikasturteko programari erreparatuz, interesgarria deritzot, bai edukien aldetik, baita lan egiteko metodologiari dagokionez. Hasiera batean taldeka aritzean, ikuspuntu zabalago eta irekiago bat lortuko dugu, geroago bakoitzak indibidualki bere erara jorratzeko aukera izango duelarik.

Besterik gabe, zorte on guztiei.