Egilea Jorge Seva madrildarra dugu, Alex Roman ezizenaz ezagutua. Bere azken lana, duela hilabete batzuk kaleratua, “The third & The seventh”, arkitekturaren eta argazkigintzaren arteko batasunaren emaitza dugu, 3D animazio bidez garatua izan dena.
Artelan hau, 3D irudien renderizazio eta postprodukzio baten ondorio da. Postprodukzioan, “After effects” programa erabili izan da “Lenscare”, “Depth of field” eta “Out of focus” plugin-ekin. Akaberako lan honi esker, filmak guztiz erreala dirudi, nahiz eta errealitatean ia ezinezkoan izan edertasun plastiko hau lortzea.
Egilearen hitzetan,
“Una completa pieza de imágenes por ordenador que intenta ilustrar el arte de la arquitectura a través de un punto de vista fotográfico, donde los sujetos principales son espacios ya construidos. A veces de un modo abstracto, a veces de forma surrealista”
Filma, “Vimeo”-n aurki dezakezue, baita honen “making off”-a ere. Nire aholkua filma HD (high definition) eta pantaila osoan ikustea da, harrigarria baita.
Hurrengorarte.
The Third & The Seventh from Alex Roman on Vimeo.